Nokia E5 00 - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatzen den haririk

gabeko telefonoa UMTS 900, 1900, eta

6

Segurtasuna

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

2100 MHz sareak, eta GSM 850, 900,

1800, eta 1900 MHz sareak erabiltzeko

homologatuta dago. Sareei buruzko

informazio gehiago jasotzeko jo ezazu

zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari

onartzen ditu eta, ordenagailuak

bezala, birusen eta bestelako eduki

kaltegarrien eraginpean egon daiteke.

Mezu, konektibitate eskaera, bilaketa

eta deskargekin kontu berezia izan.

Instalatu eta erabili soilik segurtasun

eta babes egokia eskaintzen duten

iturri fidagarrietako zerbitzu eta

softwareak, hala nola, Symbian Signed

ziurtagiria duten aplikazioak edo Java

Verified™ azterketa gainditu dutenak.

Zure telefonoan eta hari konektatutako

edozein ordenagailutan birus kontrako

edo bestelako segurtasun softwarea

instalatzea gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta

Interneteko hirugarrenen guneetarako

estekak instalatuta izatea; beraz,

hirugarrenen guneetan sartzeko aukera

izan dezakezu. Hauek ez daude Nokia

konpainiarekin afiliatuta eta Nokia

konpainiak ez du hauen inolako

erantzukizunik bere gain hartzen. Gune

hauetan sartzen bazara, kontutan hartu

segurtasuna eta edukiak.

Abisua:

Iratzargailua ez beste aukerarik

erabiltzeko, telefonoak piztuta egon

behar du. Ez piztu telefonoa, haririk

gabeko gailuen erabilerak

interferentziarik edo arriskurik sor

badezake.

Telefonoa erabiltzeko garaian, bete

lege guztiak eta errespetatu tokian

tokiko ohiturak eta besteen

pribatutasun eta legezko eskubideak,

copyright eskubideak barne. Copyright

babesa dela eta, argazkiak, musika eta

bestelako edukiak kopiatu, aldatu,

igorri edo bidali edo birbidaltzea

galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio

garrantzitsuaren segurtasun-kopiak

egitea edo informazio hori idatziz

gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu

aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida

irakurri, segurtasunari buruzko

xehetasunen berri jasotzeko. Ez

konektatu produktu bateraezinik.

Segurtasuna

7

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Baliteke gidako irudiak zure

telefonokoen berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure

gailuari buruzko informazio

garrantzitsu gehiago izateko.