Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko
zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun
izatea beharrezkoa da. Zenbait aukera
ez daude erabilgarri sare guztietan,
zenbait funtziok zerbitzu-
-hornitzaileekin akordio bereziak izatea
eska dezakete. Sareko zerbitzuak
erabiltzean datu-transmisioak
gauzatzen dira. Jo zerbitzu-
-hornitzailera zure hornitzailearen
sareko eta roaming sareetako datu-
-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure
zerbitzu-hornitzaileak zer kostu
aplikatuko den azal dezake. Zenbait
sarek sareko laguntza behar duten
funtzioak erabiltzeko moduan eragiten
duten murrizketak izan ditzakete,
TCP/IP protokoloetan funtzionatzen
duten eta hizkuntzaren araberako
karaktereak dituzten WAP 2.0
protokoloak (HTTP eta SSL) bezalako
teknologia zehatzak esaterako.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko
zenbait aukera ezgaitzeko edo ez
aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira
telefonoko menuan agertuko.
Telefonoak menuaren izenak,
menuaren ordena eta ikonoak bezalako
elementuak pertsonaliza daitezke.