Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete
lege guztiak eta errespetatu tokian
tokiko ohiturak eta besteen
pribatutasun eta legezko eskubideak,
copyright eskubideak barne. Copyright
babesak irudiak, musika eta bestelako
edukiak kopiatu, aldatu edo bidaltzea
galaraz diezazuke.
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide
digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak
erabil ditzakete, copyrightak barne,
beraien jabetza intelektuala babesteko.
Gailu honek DRM software desberdinak
erabiltzen ditu DRM-arekin babestutako
edukiak atzitzeko. Telefono honekin
WMDRM 10 eta OMA DRM 2.0 bidez
babestutako edukiak ikus ditzakezu.
DRM softwareren batek edukirik
babesten ez badu, eduki honen jabeek
DRM-en aurka babestutako edukira
8
Segurtasuna
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
sartzeko DRM software honek duen
gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko
eskubidea dute. Honek DRMrekin
babestutako eduki hori zure telefonoan
berritzea saihets dezake ere. DRM
software hori baliogabetzeak ez du
eraginik beste mota batzuetako DRM-
-arekin babesturiko edo babestu
gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM)
babestutako edukiak, berari dagokion
lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko
zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako
edukia badu, lizentziaren eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili
Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Beste transmisio-metodo batzuk ez
dute lizentziarik transferitzen, baina
hau edukiarekin batera berrezarri behar
da telefonoaren memoria formateatu
ondoren, OMA DRM bidez babestutako
edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko.
Lizentzia berrezartzea beharrezkoa
izan daiteke zure telefonoko fitxategiak
hondatuz gero.
Zure telefonoak WMDRM bidez
babestutako edukia baldin badauka,
lizentzia eta edukia galduko dira
telefonoaren memoria formateatuz
gero. Lizentzia eta edukia gal ditzakezu
zure telefonoko fitxategiak hondatuz
gero. Lizentzia edo edukia galtzeak,
zure telefonoan berriz eduki bera
erabiltzeko aukera muga dezake.
Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati
lotuak egon daitezke, eta eduki
babestua SIM hori telefonoan sartzen
bada soilik ikusi ahal izango da.
bideo dei aktiboak eta abiadura
handiko datu konexioa bezalakoak
aplikazioaren eragiketan zehar,
telefonoa bero daiteke. Gehienetan hau
normala izaten da. Telefonoa ongi ez
dabilela irudituko balitzaizu, eraman
ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu gunera.