Ziurtagiri kudeatzailea
Aukeratu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien
kudeaketa
.
Ziurtagiri digitalak softwarearen iturria
egiaztatzeko erabiltzen dira baina ez
dute segurtasuna bermatzen. Lau
ziurtagiri mota ezberdin daude:
autoritate ziurtagiriak, ziurtagiri
pertsonalak, gune fidagarrien
ziurtagiriak eta gailu ziurtagiriak.
Konexio seguru batean zehar, zerbitzari
Segurtasun eta datu kudeaketa 143
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
batek zerbitzari ziurtagiri bat bidali
lezake telefonora. Jasotakoan,
telefonoan gordeta dagoen autoritate
ziurtagiriak egiaztatuko du.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez
dela edo zure telefonoan ziurtagiri
egokia ez duzula jakinaraziko zaizu.
Webgune batetik ziurtagiri bat
deskargatu edo ziurtagiria mezu gisa
jaso dezakezu. Ziurtagiriak sareko
banku batekin edo urruneko zerbitzari
batekin konektatzen zarenean
informazio konfidentziala
transferitzeko erabili behar dira.
Halaber, birus edo beste software
kaltegarrien arriskua murrizteko eta
gailuan deskargatutako eta
instalatutako softwarearen
egiazkotasuna ziurtatzeko ere erabiliko
dira.
Aholkua: ziurtagiri berri bat gehitzen
duzunean, ziurtatu honen
egiazkotasunaz.