VPN sarguneak editatzea
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Konexioa
>
Helburuak
.
Sargune bat zure telefonoak sareari
konektatzeko erabiltzen duen puntua
da. Posta elektronikoa eta multimedia
zerbitzuak erabiltzeko, edo
webguneetan nabigatzeko, hasteko
zerbitzu hauen sarguneak konfiguratu
behar dituzu. Sare pribatu birtualen
(VPN) sarguneek VPN politikak
interneteko sargune arruntekin
parekatzen dituzte konexio seguruak
sortzeko.
Baliteke zure zerbitzu hornitzaileak
gailuarentzako sargune batzuk edo
guztiak aurretik ezarri izana, eta zu
haiek sortzeko, editatzeko edota
ezabatzeko gai ez izatea.
Hautatu helmuga bat eta
Aukerak
>
Editatu
, eta definitu hurrengoa:
Konexioaren izena — Idatzi izen bat
VPN sargunearentzat.
VPN arautegia — Hautatu interneteko
sargunearekin parekatuko den VPN
politika.
Interneteko sarbidea — Hautatu VPN
politikarekin parekatu beharreko
interneteko sargunea datu
transferentziak burutzeko konexio
seguruak sortzeko.
Proxy zerbitzar. helbidea — Idatzi
sare pribatuaren proxy zerbitzariaren
helbidea.
Proxy atakaren zenbakia — Idatzi
proxy ataka zenbakia.
Sarbidea erabili — Hautatu sargune
hau erabiltzen duten konexioak
automatikoki ezarri behar diren.
Baliteke ezarpen eskuragarriak
ezberdinak izatea.
Ezarpen zuzenak ezagutzeko, jarri
harremanetan zure enpresaren
informatika sailarekin.