Urruneko konfigurazioa
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Datu
kudea.
>
Gailu-kudtzl.
.
Gailuen kudeatzailearekin telefonoko
ezarpenak, datuak eta softwarea
urrunetik kudea ditzakezu.
Zerbitzari batera konekta zaitezke
telefonoko konfigurazio-ezarpenak
jasotzeko. Zerbitzu hornitzaileak edo
enpresako informazio kudeaketa sailak
zerbitzarien profilak eta konfigurazio-
-ezarpenak bidal diezazkizukete.
Konfigurazio-ezarpenek telefonoko
aplikazioek erabiltzen dituzten
konexio-ezarpenak edo bestelako
ezarpenak izan ditzakete. Aukera
eskuragarriak desberdinak izan
daitezke.
Urruneko konfiguraziorako konexioa
zerbitzariak abiarazi ohi du,
telefonoaren ezarpenak eguneratu
behar direnean.
Zerbitzariaren profil bat sortzeko,
hautatu
Aukerak
>
Zerbitzari-
-profilak
>
Aukerak
>
Zerbitzari-
-profil berria
.
Zerbitzu-hornitzaileak konfigurazio-
-mezu bat ere bidal diezazuke
ezarpenekin. Honela ez bada, zehaztu
datu hauek:
Zerbitzariaren izena — Idatzi
konfigurazio-zerbitzariaren izena.
146 Segurtasun eta datu kudeaketa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Zerbitzariaren IDa — Idatzi
konfigurazio-zerbitzariaren ID
errepikaezina.
Zerbitzariaren pasahitza — Idatzi
telefonoa zerbitzarian identifikatzeko
pasahitza.
Sarbidea — Hautatu konektatzeko
erabili beharreko sarbide puntua edo
sortu sarbide puntu bat. Konektatzen
zaren bakoitzean sarbide puntua
aukeratzeko eskatzea hauta dezakezu.
Datu-eramailetzat
Internet
hautatzen
baduzu soilik izango duzu ezarpen hau
eskuragarri.
Ostalariaren helbidea — Idatzi
konfigurazio-zerbitzariaren web
helbidea.
Ataka — Idatzi zerbitzariaren ataka-
-zenbakia.
Erabiltzailearen izena eta
Pasahitza — Idatzi konfigurazio-
-zerbitzarian dituzun erabiltzaile-izena
eta pasahitza.
Baimendu konfigurazioa — Hautatu
Bai
zerbitzariari konfigurazio-saioa
abiaraztea baimentzeko.
Onartu auto. esk. denak — Hautatu
Bai
konfigurazio-saioa abiaraztean
zerbitzariak baieztapenik eskatzea nahi
ez baduzu.
Sare-autentifikazioa — Hautatu http
autentifikazioa erabili ala ez.
Sare-erabiltzailearen iz. eta Sare-
-pasahitza — Idatzi autentifikaziorako
erabiltzaile-izena eta pasahitza.
Sare-
-autentifikazioa
erabiltzea hautatzen
baduzu soilik izango duzu ezarpen hau
eskuragarri.
Zerbitzarira konektatzeko eta
telefonoaren konfigurazio-ezarpenak
jasotzeko, hautatu
Aukerak
>
Konfigurazioa hasi
.
Hautatutako profilaren konfigurazio-
-erregistroa ikusteko, hautatu
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
.
Telefonoaren softwarea hari gabeko
konexio bidez eguneratzeko, hautatu
Aukerak
>
Eguneratzeak bilatu
.
Eguneratzeak ez ditu zure ezarpenak
ezabatzen. Telefonoan eguneratze-
-paketea jasotakoan, jarraitu
pantailako argibideak. Instalazioa
osatutakoan telefonoa berrabiarazi
egiten da.
Software eguneratzeak deskargatzean
datu kantitate handiak transferi
daitezke (sareko zerbitzua).
Segurtasun eta datu kudeaketa 147
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina
bateria duzula egiaztatu edo
kargagailura konektatu.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da gailua erabili,
ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa
bukatu eta gailua berrabiarazi arte.