Erabilera lizentziak
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM)
babestutako edukiak, berari dagokion
lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko
zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako
edukia badu, lizentziaren eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili
Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Beste transmisio metodo batzuek ez
dute lizentziarik transferitzen, baina
hau edukiarekin batera berrezarri behar
da telefonoaren memoria formateatu
ondoren, OMA DRM bidez babestutako
edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko.
Lizentzia berrezartzea beharrezkoa
izan daiteke zure telefonoko fitxategiak
hondatuz gero.
Zure telefonoak WMDRM bidez
babestutako edukia baldin badauka,
lizentzia eta edukia galduko dira
telefonoaren memoria formateatuz
gero. Lizentzia eta edukia gal ditzakezu
zure telefonoko fitxategiak hondatuz
gero. Lizentzia edo edukia galtzeak,
zure telefonoan berriz eduki bera
erabiltzeko aukera muga dezake.
Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati
lotuak egon daitezke, eta eduki
babestua SIM hori telefonoan sartzen
bada bakarrik ikusi ahal izango da.
Lizentziak motaren arabera ikusteko,
hautatu
Baliozko lizentz.
,
Baliogabeko liz.
edo
Erabili gabe
.
Lizentziaren xehetasunak ikusteko,
hautatu
Aukerak
>
Lizentziaren
xehet.
.
152 Segurtasun eta datu kudeaketa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Multimedia fitxategi bakoitzeko
ondorengo xehetasunak agertzen dira:
Egoera — Egoera
Lizentzia balioduna
da
,
Lizentzia iraungi da
edo
Lizentzia
baliogab. oraindik
da.
Edukiaren igorpena —
Baimenduta
fitxategia beste gailu batera bidal
daitekeela adierazten du.
Telefonoaren edukia —
Bai
fitxategia
telefonoan dagoela adierazten du eta
fitxategiaren bidea agertzen da.
Ez
fitxategia telefonoan ez dagoela
adierazten du.
Lizentzia bat aktibatzeko, lizentzien
ikuspegi nagusian, hautatu
Baliogabeko liz.
>
Aukerak
>
Lortu
lizentzia berria
. Ezarri sare konexio bat
mezua agertzean eta multimediarako
eskubideak eros ditzakezun webgune
batera eramango zaitu.
Fitxategien eskubideak kentzeko, joan
nahi duzun fitxategira eta hautatu
Aukerak
>
Ezabatu
. Fitxategi baterako
eskubide ezberdinak badaude,
eskubide guztiak ezabatuko dira.
Taldeko lizentzien ikuspegia taldeko
eskubide batekin erlazionatutako
fitxategi guztiak erakusten ditu.
Eskubide berdinak dituzten hainbat
multimedia fitxategi deskargatu
badituzu, ikuspegi honetan guztiak
agertuko dira. Taldeen ikuspegia
baliozko lizentziak edo lizentzia
baliogabeen fitxetatik ireki dezakezu.
Fitxategi hauetara joateko, ireki talde
eskubideen karpeta.