Nokia E5 00 - Aplikazio kudeatzailea

background image

Aplikazio kudeatzailea

Aplikazio kudeatzailearekin, telefonoan

instalatuta dauzkazun software

paketeak ikusi ahal izango dituzu.

Instalatutako aplikazioen xehetasunak

ikusi, aplikazioak ezabatu eta

instalazioaren ezarpenak zehaztu ahal

izango dituzu.
Telefonoan bi motatako aplikazioak eta

softwareak instala ditzakezu:

.jad eta .jar fitxategi luzapenak

duten Java teknologian

oinarritutako JME aplikazioak.

.sis edo .sisx fitxategi luzapena

duten eta Symbian sistema

eragilearekin bateragarriak diren

bestelako aplikazioak

Instalatu zure gailuarekin bateragarria

den softwarea soilik.