Sarbide kodeak
Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez
harremanetan zerbitzu
hornitzailearekin.
Identifikazio zenbaki pertsonaleko
kodea (PIN) — Kode honek zure SIM
txartela baimendu gabeko erabileraren
kontra babesten du. PIN kodeak (4 eta 8
digitu artekoa) gehienetan SIM
txartelarekin batera dator. PIN kodea
hiru aldiz segidan gaizki idazten
baduzu, kodea blokeatu egingo da eta
PUK kodea beharko duzu
desblokeatzeko.
UPIN kodea — Kode hau USIM
txartelarekin batera dator. USIM
txartela SIM txartelaren bertsio hobetu
bat da eta 3G telefonoekin bateragarria
da.
PIN2 kodea — Kode hau (4 eta 8 digitu
artekoa) SIM txartel batzuekin dator eta
beharrezkoa da zure telefonoko funtzio
batzuetara sartu ahal izateko.
Blokeo kodea (edo segurtasun
kodea) — Blokeo kodeak zure gailua
erabilera baimendu gabearen kontra
babesten lagunduko dizu. Kode
lehenetsia 12345 da. Kodea sor eta alda
dezakezu eta zure telefonoak kodea
eska dezan ezar dezakezu. Kode berria
ezkutuan, leku seguru batetan eta
telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten
baduzu eta telefonoa blokeatuta
badago, telefonoak laguntza teknikoa
beharko du. Kostu gehigarriak aplika
daitezke, eta telefonoko datu pertsonal
guztiak ezaba daitezke. Informazio
gehiagorako, jarri harremanetan Nokia
Care puntuarekin edo gailuaren
banatzailearekin.
Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK)
eta PUK2 kodea — Kode hauek (8 digitu)
beharrezkoak dira blokeatutako PIN
edo PIN2 kodeak aldatzeko, hurrenez
hurren. Kodeak SIM txartelarekin batera
ez badatoz, jarri harremanetan zure SIM
txartelaren sareko zerbitzu-
-hornitzailearekin.
UPUK kodea — Kode hau (8 digitu)
beharrezkoa da blokeatutako UPIN
kodea aldatzeko. Kodea USIM
txartelarekin batera ez badator, jarri
Sarbide kodeak 21
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
harremanetan zure USIM txartelaren
sareko zerbitzu-hornitzailearekin.
IMEI (nazioarteko ekipamendu
mugikorren identitate)
zenbakia — Zenbaki hori (15 edo 17
digitu) baliozko gailuak GSM sarean
identifikatzeko erabiltzen da. Adibidez,
gailua lapurtzen badizute, sarera
sartzea blokea dezakezu. Gailuaren IMEI
zenbakia bateriaren azpian aurki
dezakezu.