Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak
betetzen ditu baldin eta modu egokian erabiltzen bada
edo belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen
bada: 1,5 zentimetrotara (5/8 hazbete). Soinean eraman
ditzakezun zorro babesle, gerriko poltsatxo edo
euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa
gorputzetik aurrez aipatutako distantziara eraman
beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko
sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo
mezuak beranduago bidaliko dira horrelako konexioren
194 Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko
argibideak transmisioa amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak
material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu
txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik
gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen
informazioa ezabatu daiteke.