Profilak
.
Tonuak doitu eta pertsonalizatu egin
daitezke, deientzako, abisu
tonuentzeko, eta gailuaren tonuak
gertaera edo dei egile talde
desberdinetarako. Profil aktiboa
pantailaren goialdean agertzen da
hasiera pantailan. Izan ere, profil
aktiboa Orokorra bada, gaurko data
bakarrik agertuko da.
Profil berri bat sortzeko, aukeratu
Aukerak
>
Berria sortu
eta ezarpenak
zehaztu.
Profila pertsonalizatzeko, profil bat
aukeratu eta
Aukerak
>
Pertsonalizatu
.
Profila aktibatzeko, profil bat aukeratu
eta
Aukerak
>
Aktibatu
.
110 Pertsonalizazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Hurrengo 24 orduetako epe bat arte,
profil bat aktibo izateko, profilera joan,
aukeratu
Aukerak
>
Epea ezarrita
eta
ordua zehaztu. Epea igarotakoan profila
aurreko epe gabeko profilera itzultzen
da. Profilak epe bat duenean,
agertuko da hasiera pantailan. Lineaz
kanpo profilari ezin zaio eperik ezarri.
Sortu duzun profil bat ezabatzeko,
aukeratu
Aukerak
>
Ezabatu profila
.
Aurretik zehaztutako profilak ezin dira
ezabatu.
Lineaz kanpoko profila aktibatuta
dagoenean, sare mugikorrerako
konexioa itxita dago. Gailuaren eta sare
mugikorraren arteko irrati-frekuentzia
seinale guztiak saihesten dira. Mezu bat
bidaltzen saiatzen bazara, Irteerako
erretiluan geratuko da eta beste profil
bat aktibatzerakoan soilik bidaliko da.
Gailua SIM txartelik gabe ere erabil
dezakezu. SIM txartela kentzen baduzu,
Lineaz Kanpoko profila aktibatuko da.
Garrantzitsua: Lineaz kanpoko
profilean ezin da deirik egin edo jaso,
ezta haririk gabeko sare estaldura
eskatzen duten beste funtzio batzuk
erabili ere. Hala ere, zure telefonoan
ezarritako larrialdi zenbaki ofizialera
dei liteke ere. Deiak egin ahal izateko,
lehenik eta behin profilak aldatu eta,
gero, telefonoaren funtzionalitatea
aktibatu behar da. Gailua blokeatua
izan bada, sar ezazu blokeatzeko kodea.
Lineaz kanpoko profila erabiltzen
duzunean, haririk gabeko LAN (WLAN)
bat erabil dezakezu, posta elektronikoa
irakurtzeko edo Interneten nabigatzeko
esaterako. Bluetooth
konektagarritasuna ere erabil
dezakezu. WLAN edo Bluetooth
konexioak ezartzen eta erabiltzen
dituzunean, gogoratu dagozkien
segurtasun-baldintzak betetzeaz.