Hasiera-tekla
Hasiera pantailara joateko, sakatu labur
hasiera-tekla. Sakatu berriro labur
hasiera-tekla menura joateko.
Aplikazio aktiboen zerrenda ikusteko,
sakatu hasiera-tekla segundo
batzuetan zehar. Zerrenda irekitzen
denean, sakatu labur hasiera-tekla
zerrendan zehar mugitzeko.
Aukeratutako aplikazioa irekitzeko,
sakatu hasiera-tekla segundo
batzuetan zehar edo sakatu gurpila.
Aukeratutako aplikazioa ixteko, sakatu
atzera egiteko tekla.
Aukera bat erabiltzen ari zaren
bitartean beste aplikazio bat martxan
izateak bateria kontsumo handiago
suposatzen du, eta beraz, bateriaren
iraupena murriztu egiten da.