Teklatua erabiltzea
1 Funtzio-tekla
2 Maius tekla
3 Ikur-tekla
4 Atzera egiteko tekla
5 Sartu tekla
6 Ktrl tekla
Maiuskula eta minuskula artean
aldatzea
Maiuskula eta minuskula artean
aldatzeko, sakatu bitan maiuskula-
-tekla. Minuskula moduan maiuskula
bakar bat idazteko, edo alderantziz,
sakatu maiuskula-tekla behin eta,
ondoren, nahi duzun hizkia.
Teklen gainaldean azaltzen diren
zenbaki edo karaktere bereziak
gehitzea
Sakatu funtzio-tekla eta, ondoren,
sakatu dagokion hizkia, edo eduki
sakatuta hizkia soilik. Hainbat karaktere
berezi bata bestearen atzean sartzeko,
sakatu bitan funtzio tekla azkar eta gero
sakatu nahi dituzun alfabeto teklak.
Modu normalera itzultzeko, sakatu
funtzio tekla behin.
Teklatuan ez dauden karaktere
bereziak gehitzea
Sakatu ikur-tekla eta hautatu eta
karakterea.
Teklatuan ez dauden hizkiak
gehitzea
Hizkien bariazioak sar daitezke,
adibidez, azentudun hizkiak. Adibidez,
á idazteko, eduki sakatuta ikur-tekla
eta, aldi berean, sakatu A tekla behin eta
berriro, nahi duzun karakterea agertu
arte. Idazteko hautaturiko hizkuntza
24 Oinarrizko erabilera
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
nolakoa, hizkien hurrenkera eta
erabilgarritasuna halakoa.
Aurpegierak gehitzea
Sakatu ikur-tekla eta hautatu
aurpegiera bat. Aurpegierak
multimedia eta testu-mezuentzako
daude eskuragarri soilik.
Aholkua: Duela gutxi erabilitako
karaktere berezi bat erabiltzeko, Ktrl
tekla sakatuta duzun bitartean, sakatu
ikur-tekla eta hautatu karakterea pop-
-up menuan.
Testua kopiatzea eta itsastea
1 Eduki sakatuta maiuskula-tekla eta
mugitu kopiatu nahi duzun testua
azpimarratzeko.
2 Sakatu Ktrl + C.
3 Zoaz testua itsatsi nahi duzun
lekura eta sakatu Ktrl + V.
Idazketa hizkuntza aldatzea edo
testu iragarlea aktibatzea
Aukeratu
Aukerak
>
Sarrerako
aukerak
.