Tresna barra aktiboa
Tresna barra aktiboa eskuragarri dago
bakarrik bista batean irudi bat edo
bideo klip bat hautatu duzunean.
Tresna barra aktiboan, joan elementu
ezberdinetara eta hautatu nahi duzun
aukera. Aukera eskuragarriak
ezberdinak dira bistaren arabera eta
hautatutako elementuaren izaeraren
arabera, hots, irudia ala bideo klipa.
Tresna barra ezkutatzeko, hautatu
Aukerak
>
Ezkutatu tresna barra
.
Tresna barra aktiboa aktibatzeko
ezkutatuta dagoenean, sakatu korritze
tekla.
Hautatu irudi bat edo bideo klip bat eta
hurrengo aukeren artean:
Ikusi irudia modu
horizontalean edo bertikalean.
Erreproduzitu bideo klipa.
Bidali irudia edo bideo klipa.
Kargatu irudia edo bideo klipa
bilduma elektroniko
bateragarri batean
(eskuragarri album elektroniko
bateragarri baten kontua
konfiguratuta baduzu soilik).
Gehitu elementua bilduma bati.
Kudeatu etiketak eta
elementuaren bestelako
ezaugarriak.