Posta elektronikoa konfiguratzea
Posta elektronikorako
laguntzailearekin, zure enpresaren
kontu elektronikoa konfigura dezakezu,
adibidez, Mail for Exchange edo zure
Interneteko kontu elektronikoa.
Enpresako posta elektronikoa
konfiguratzen duzunean, baliteke zure
helbide elektronikoarekin lotuta
dagoen zerbitzariaren izena galdetzea.
Xehetasunetarako, jarri harremanetan
zure enpresaren IT sailarekin.
1 Laguntzailea irekitzeko, hasierako
pantailan hautatu
Konfiguratu e-
-maila
.
2 Idatzi zure helbide elektronikoa eta
pasahitza. Laguntzaileak posta
elektronikoaren ezarpenak
automatikoki konfiguratu ezin
baditu, posta-kontu mota eta
lotutako kontuaren ezarpenak
sartu behar dituzu.
Telefonoak posta elektronikorako
bezero gehiago baditu, laguntzailea
irekitzen duzunean eskainiko zaizkizu.