Kokapen metodoen inguruan
Maps aukerak zure kokapena erakusten
du mapan GPS, A-GPS edo zelularreko
IDan oinarritutako kokapena erabilita.
100 Mapak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Posizionamendu Globaleko Sistema
(GPS) zure kokapena kalkulatzeko
erabiltzen den satelite bidezko
nabigazio sistema da. Lagunduriko
GPSa (A-GPS) zure GPS datuak bidatzen
dituen sareko zerbitzua da.
Kokapenaren abiadura eta zehaztasuna
hobetzen ditu.
Mapak lehenengoz erabiltzerakoan,
Interneteko sarbidea zehazteko
eskatuko dizu mapak deskargatzeko
edo A-GPSa erabili ahal izateko.
aukerak satelitearen
seinaleen eskuragarritasuna eta indarra
erakusten ditu. Barra bat satelite bat da.
Telefonoa satelite seinaleen bila ari
denean, barra hori kolorekoa da. Zure
kokapena kalkulatzeko nahikoa datu
dagoenean eskuragarri, barra berde
kolorekoa bilakatzen da. Zenbat eta
barra berde gehiago orduan eta
fidagarriagoa izango da kokapenaren
kalkulua.
Posizionamendu Globaleko Sistema
(GPS) Amerikako Estatu Batuetako
gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik
sistema honen zehaztasunaren eta
mantentze lanen erantzule bakarra.
Estatu Batuetako gobernuak GPS
sateliteetan egiten dituen doikuntzek
eragina izan dezakete kokapenari
buruzko datuen zehaztasunean, eta hau
Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta
Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu
daitezkeen aldaketen menpe dago.
Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek
eta eguraldiaren baldintzek, GPS
seinaleen erabilgarritasun eta
kalitatean eragina izan dezakete.
Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez
egotea eraikinen barruan edo lur azpian
eta oztopa daitezke zenbait
materialekin, hormigoia eta metala,
esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa
zehatz bat egiteko, ez eta GPS
hargailuak eta irrati zelularren sareek
adierazten dituzten datuetan soilik
oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun
mugatua du, eta akats batzuk izan
ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik
egon daiteke.
Mapak 101
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Zelularreko IDan oinarritutako
kokapenarekin, kokapena zure telefono
mugikorra konektatuta dagoen
antenaren dorreak zehazten du.
Kokapena zehazteko eskuragarri
dagoen metodoaren arabera,
kokapenaren zehaztasuna metro gutxi
batzuetatik hainbat kilometrotara alda
daiteke.