Bateria kargatzea
Bateria badator partzialki kargatuta.
Gailuak karga baxua adierazten badu,
egin hurrengoa:
1 Konektatu kargagailua hormako
hartune batera.
Lehen urratsak 13
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
2 Konektatu kargagailuaren
konektorea gailura.
USB kargagailu bat erabiltzen ari
zarenean, konektatu
kargagailuaren entxufea USB
konektorera.
3 Gailuak bateria erabat kargatuta
dagoela adierazten duenean,
deskonektatu kargagailua gailutik
eta ondoren hartunetik.
Ez duzu bateria denbora jakin batean
zehar kargatu behar, eta kargatzen
dagoen bitartean erabil dezakezu.
Bateria guztiz deskargatuta baldin
badago, kargagailuaren ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin
ahal izan arte minutu batzuk igaro
litezke.
USB datu kablea erabiliz kargatzea
USB datu kablea erabiliz kargatzea
kargagailua erabiliz kargatzea baino
geldoagoa da. Baliteke USB datu kablea
erabiliz ezin kargatzea USB hub bat
erabiliz gero. Baliteke USB hub-ak USB
gailuak kargatzeko bateraezinak izatea.
USB datu kablea konektatuta
dagoenean, datuak transferitu
ditzakezu bateria kargatzen den
bitartean.
1 Konektatu bateragarria den USB
gailu bat zure gailuari USB datu
kable bateragarri bat erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailu
motaren arabera, baliteke karga
hasteko denbora gehiago behar
izatea.
2 Gailua piztuta badago, hautatu
eskuragarri dauden USB moduen
artean.