WLAN konexioari buruz
Hari gabeko LAN (WLAN) konexioa
erabiltzeko, kokalekuan erabilgarri
egon behar du eta gailua WLAN sarera
konektatu behar da. WLAN batzuk
babestuta daude eta zerbitzu-
-hornitzaileak emandako sarbide gako
bat beharko duzu haiei konektatzeko.
Oharra: WLAN erabiltzea
murriztuta egon daiteke zenbait
herrialdetan. Frantzian, adibidez, WLAN
sareak tokien barruan baino ezin dira
erabili. Informazio gehiagorako, jarri
harremanetan tokiko agintariekin.
WLAN erabiltzen duten funtzioek, edo
hondoan dabiltzanek beste funtzioak
erabiltzen diren bitartean, bateria
kontsumoa handitzen dute eta
bateriaren iraupena murrizten dute.
Erabili enkriptatzeak WLAN konexioen
segurtasuna areagotzeko. Enkriptatzea
erabiltzeak inor zure datuetan
baimenik gabe sartzeko arriskua
murrizten du.