Funtzionamendu motak
Bi modu eragile daude WLANen:
azpiegitura eta ad hoc.
Azpiegitura modu eragileak bi
komunikazio mota onartzen ditu:
haririk gabeko telefonoak bata
bestearekin WLAN sargune baten
funtzioa betetzen duen gailu baten
bidez konektatuta daude, edo haririk
gabeko gailuak LAN kabledun batekin
WLAN sargune baten bidez konektatuak
daude.
Ad hoc modu eragilean, telefonoek
batak besteari datuak bidali eta
jasotzeko aukera dago.