Etxeko sarea
Etxeko sarearekin multimedia
fitxategiak parteka eta sinkroniza
ditzakezu telefonoaren eta beste
gailuen artean, hala nola,
ordenagailuarekin, musika-ekipoarekin
edo telebistarekin. Era berean, etxeko
sareko gailuetako multimedia
fitxategiak ikus eta erreproduzi
ditzakezu bai telefonoan eta baita
bateragarriak diren beste gailuetan ere.
Adibidez, telefonoan gordeta duzun eta
DLNA (Digital Living Network Alliance)
ziurtagiria duen musika etxeko ekipo
estereo batean erreproduzi dezakezu,
abestiak eta bolumen-maila telefonotik
zuzenean kontrolatuz.
Telefonoa Universal Plug and Play-rekin
(UPnP) bateragarria da eta Digital Living
Network Alliance ziurtagiria du. Etxeko
sare bat sor dezakezu hari gabeko LAN
(WLAN) sarbide-puntu batekin edo
bideratzaile batekin. WLAN gaitasuna
duten eta DLNA ziurtagiria duten UPnP
gailu bateragarriak konekta ditzakezu
sarera.
Gailu bateragarrien adibideak
•
Gailu mugikorra
•
Ordenagailu bateragarria
•
Telebista
•
Musika-ekipoa
•
Hari gabeko multimedia hargailu
bateragarria, musika-ekipo batera
konektatuta
Gainera, multimedia fitxategiak
multimedia zerbitzari batean gorde
ditzakezu edo multimedia fitxategiak
etxeko zerbitzari bateragarri batetik
berreskura ditzakezu.
Telefonoaren WLAN funtzioa etxeko
sarean erabiltzeko, etxeko WLAN
konexio bat izan behar duzu abian.
Etxeko sareak WLAN konexioaren
segurtasun ezarpenak erabiltzen ditu.
WLAN azpiegiturako sare batetan,
etxeko sarearen funtzioa erabili eta
WLAN sargunea eta kodeketa gaitu.