
Datuak Bluetooth bidez bidali
Bluetooth konexio bat baino gehiago
izan ditzakezu aldi berean. Adibidez,
aurikular batera konektatuta bazaude,
aldi berean fitxategiak transferi
ditzakezu beste gailu batera.
1 Ireki bidali nahi duzun elementua
dagoen aplikazioa.
72 Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

2 Zoaz elementura eta aukeratu
Aukerak
>
Bidali
>
Bluetooth
bidez
.
Inguruko Bluetooth gailuen
zerrenda agertuko da. Ikonoak
hauexek dira:
ordenagailua
telefonoa
audio edo bideo gailua
bestelakoa
Bilaketa eteteko, aukeratu
Gelditu
.
3 Aukeratu zein gailutara konektatu
nahi duzun.
4 Datuak transferitu aurretik beste
gailua uztartu egin behar bada,
tonu bat entzungo da eta kodea
eskatuko zaizu. Kode berdina idatzi
behar da bi gailuetan.
Konektatutakoan,
Datuak
bidaltzen
agertuko da.
Aholkua: Gailuak bilatzerakoan,
zenbait gailuk helbide bakarra erakuts
dezakete (gailuaren helbidea).
Telefonoaren berezko helbidea
ikusteko, sakatu *#2820#.