Nokia E5 00 - Bluetooth konexioari buruz

background image

Bluetooth konexioari buruz

Bluetooth konexioarekin, hari gabe

konekta zaitezke beste gailu

bateragarriekin, hala nola telefono

mugikor, ordenagailu, aurikularrak eta

autoaren kitak.
Konexioa irudiak, bideo klipak, musika,

soinu klipak eta oharrak bidaltzeko

erabil dezakezu, baita zure ordenagailu

bateragarritik fitxategiak

transferitzeko edo irudiak inprimagailu

bateragarri batetan inprimatzeko ere.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez

egiten denez, konektatutako gailuek ez

dute elkarri begira egon beharrik.

Halere, gehienez elkarrengandik 10

metrora (33 oin) egon behar dute eta,

baina interferentziak jasan ditzakete

tarteko hormak edo tresna

elektronikoak direla eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin

bateragarria da 2.0 + EDR, eta

ondorengo profil hauek onartzen ditu:

Audio banaketa hobetua, urruneko

audio/bideo kontrola, oinarrizko

irudiak, oinarrizko inprimatzea,

telefonozko sareratzea, fitxategien

transferentzia, sarbide orokorra, esku

libreak, aurikularrak, gizaki interfaze

gailua, Object Push, kontaktuetarako

sarbidea, SIM sarbidea, serie-ataka,

zerbitzuak bilatzeko aplikazioa, Generic

Object Exchange . Bluetooth teknologia

onartzen duten beste gailu batzuekiko

operatibitatea ziurtatzeko, modelo

honetarako Nokia konpainiak

onartutako osagarri homologatuak

erabili behar dira bakarrik. Beste

gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu

gailu horiek telefono honekin

bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten

funtzioek bateria indar gehiago behar

dute eta, beraz, bateriaren iraupena

murrizten dute.

Konexioak 71

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

background image

Telefonoa blokeatuta dagoenean,

baimendutako gailuetarako konexioak

soilik ezar daitezke.