Lagunduriko GPSa
Telefonoa Lagunduriko GPSa (A-GPS)
zerbitzuarekin bateragarria da.
A-GPS funtzioa erabiltzeko sarera
konektatzea beharrezkoa da.
Assisted GPS (A-GPS) datu pakete
konexio baten bidez laguntzarako
datuak lortzeko erabiltzen da, zure
telefonoak sateliteen seinalea jasotzen
duen zure uneko kokapenaren
koordenatuak kalkulatuz.
A-GPS zerbitzua aktibatzerakoan,
telefonoak satelite-informazio
erabilgarria jasotzen du laguntza-
-datuen zerbitzari batetik sare
zelularraren bidez. Laguntza datuei
esker telefonoak azkarrago lor dezake
GPS kokapena.
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua
erabiltzeko aurrekonfiguratuta dago,
hornitzailearen beste ezarpen bereziak
erabilgarri ez daudenean. Laguntza
datuak Nokia A-GPS zerbitzaritik lortzen
dira, beharrezkoak direnean soilik.
A-GPS zerbitzua desgaitzeko, hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kokapena
>
GPS datuak
eta
Aukerak
>
Posizionamendu-ezarp.
>
Kokatze-
-erak
>
Lagunduriko GPSa
>
Aukerak
>
Ezgaitu
.
Interneteko sargune bat zehaztu behar
duzu datu-pakete-konexioaren bidez
Nokia A-GPS zerbitzutik datu
laguntzaileak jasotzeko. A-GPSrako
sargunea posizionamendu ezarpenetan
zehatz daiteke. Ezin da hari gabeko LAN
(WLAN) sargune bat erabili zerbitzu
honentzako. Datu-paketeen
Interneteko sargune puntu bat bakarrik
erabil daiteke. Telefonoak Interneteko
sargunea aukeratzeko eskatuko dizu
GPSa lehenengo aldiz erabiltzerakoan.
Kokatzen (GPS) 93
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.