GPS zerbitzuari buruz
Posizionamendu Globaleko Sistema
(GPS) Amerikako Estatu Batuetako
gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik
sistema honen zehaztasunaren eta
mantentze lanen erantzule bakarra.
Estatu Batuetako gobernuak GPS
sateliteetan egiten dituen doikuntzek
eragina izan dezakete kokapenari
buruzko datuen zehaztasunean, eta hau
Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta
Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu
daitezkeen aldaketen menpe dago.
Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek
eta eguraldiaren baldintzek, GPS
seinaleen erabilgarritasun eta
kalitatean eragina izan dezakete.
Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez
egotea eraikinen barruan edo lur azpian
eta oztopa daitezke zenbait
materialekin, hormigoia eta metala,
esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa
zehatz bat egiteko, ez eta GPS
hargailuak eta irrati zelularren sareek
adierazten dituzten datuetan soilik
oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.
92 Kokatzen (GPS)
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Bidaietarako odometroak zehaztasun
mugatua du, eta akats batzuk izan
ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik
egon daiteke.
GPSan adierazitako koordenatuak
nazioateko WGS-84 koordenatu-
-sistemakoak dira. Koordenatu horien
eskuragarritasuna herrialdearen
arabera alda daiteke.