Konexio seguruak
Segurtasun adierazlea ( ) konexioa
dagoen bitartean bistaratzen bada,
telefonoa eta Interneteko atebide edo
zerbitzariaren arteko datu transmisioa
kodifikatuta egongo da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi
ataka eta edukiaren zerbitzariaren
(datuak gordetzen diren tokiaren)
arteko datu igorpena segurua denik.
Zerbitzu-hornitzaileak pasagunea eta
edukien zerbitzariaren arteko datu
igorpena ziurtatzen du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu
batzuentzat beharrezkoak izan
daitezke, adibidez bankuen zerbitzuak.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez
dela edo zure telefonoan segurtasun
ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko
zaizu. Informazio gehiago jasotzeko, jo
zure zerbitzu hornitzailearengana.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak
erabiltzeak urrutiko konexioa eta
software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen
gutxitzen dituen arren, ziurtagiri horiek
zuzentasunez erabili behar dira
segurtasun gehigarri hori benetan
aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat
izateak soilik, berez, ez du eskaintzen
inolako babes motarik. Ziurtagirien
administratzaileak ziurtagiri zuzenak,
egiazkoak edo fidagarriak eduki behar
ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria
izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri
iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak
onargarria izan behar lukeen arren,
egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu
baino lehen, ziurtagiriaren jabea
konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena
dela egiazta ezazu.