Nokia E5 00 -  Ahots deiak  

background image

Ahots deiak

1 Idatzi zenbakia hasierako

pantailan, lurraldearen kode eta

guzti. Zenbaki bat ezabatzeko,

sakatu atzera egiteko tekla.

Nazioarteko deietan, sakatu + (+

ikurrak nazioarteko aurrezenbakia

ordezten du) eta sartu

herrialdearen kodea, lurraldearen

kodea (beharrezkoa izanez gero,

hasierako zeroa kendu), eta

telefono-zenbakia.

2 Deitzeko, sakatu deitzeko tekla.

3 Deia amaitzeko (edo dei saiakera

ezeztatzeko), sakatu amaitzeko

tekla.

Amaitzeko tekla sakatuz dei bat

amaitzen da, nahiz eta beste

aplikazioren bat irekita egon.

Kontaktu zerrendatik dei bat egiteko,

aukeratu

Menua

>

Kontaktuak

.

Joan nahi duzun izenera edo sartu

izenaren lehenengo letrak edo

karaktereak bilaketa eremuan.

Kontaktuari deitzeko, sakatu deitzeko

tekla. Kontaktu batean zenbaki ugari

gorde badituzu, aukeratu zerrendatik

nahi duzun zenbakia eta sakatu

deitzeko tekla.