Birziklatu
Gailu honen material guztiak material
eta energia gisa berreskura daitezke.
Zure Nokia produktu zaharrak
birziklatzeari buruzko informazio
gehiagorako, zoaz www.nokia.com/
werecycle helbidera edo, gailu
mugikorra erabiliz, www.nokia.mobi/
werecycle helbidera.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen
gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoaren dokumentu zein kaxan
edo baterian agertzen den gurutze
batez estalitako zaborrontziak
gogorarazten du produktu elektriko
edo elektronikoak, bateriak eta
metagailuak biltegi berezietara eraman
behar direla funtzionatzeari uzten
diotenean. Eskakizun hori Europar
Batasunean aplikatzen da. Produktu
hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-
-zabortegietan bota. Telefonoaren
ingurumenarekiko eraginari buruzko
informazio gehiagorako, zoaz
www.nokia.com/ecodeclaration
helbidera.
Produktu- eta segurtasun-
-informazioa
Osagarriak
Abisua:
Nokia konpainiak modelo zehatz honekin erabiltzeko
homologatutako bateria, kargagailu eta osagarriak
bakarrik erabili. Bestelakorik erabiliz gero, onarpen eta
bermeak indargabetu litezke eta arriskutsua izan liteke.
Onartu gabeko kargagailu edo bateria bat erabiltzeak
sute, leherketa, isurketa edo bestelako arriskuren bat
suposa lezake.
Osagarri homologatuak non eskuratu daitezkeen jakiteko,
jo ezazu zure banatzailearengana. Osagarriren baten
kablea kentzeko, entxufetik eutsi eta tira, ez eutsi
kabletik.
Bateria
Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da.
Telefono honekin erabili beharreko bateria BL-4D da.
Baliteke Nokiak bateria modelo gehiago eskuragarri
izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo
bateriek emandako energiarekin erabili behar da: AC-8.